Faktoria magazina
Etxe barruko eraberritzea
"Une aproposa da etxebizitzetan edota enpresetan barne erreformak egiteko"
Mirari Aranburu barne diseinatzailearekin eta Iker Alberdi Ducha Ya enpresako arduradunarekin hitz egin dugu 'Faktoria' saioan. Hilabete nahasiak izan dira, baina ari dira suspertzen.
-
Berritutako etxea
17:20 min
Erreformak eta obrak geldirik egon dira, baina berirro lanean hasi dira. "Batzuk beldur dira oraindik; kutsatzeari diote beldurra edota ekonomikoki okerrera egiteari. Baina lan handia daukagu, aurretik hitzartutako lanak eta eskaera berriak" Mirari Aranburu barne diseinatzailearen arabera. Iker Alberdi Ducha Ya-ko arduradunarekin ere mintzatu gara. "Euskal Herri osoan egiten dugu lan. Araudia desberdina izan da Ipar Euskal Herrian, Nafarroan eta Euskal Autonomia Erkidegoan. Informazioa ez da oso zehatza izan eta egunero begiratu behar izan dugu zer egin genezakeen eta zer ezin genuen egin. Oso nekeza izan da". Aranburuk eta Alberdik esandakoaren arabera, egoera berri honetara egokitu dira; segurtasun neurriak hartuta egiten dituzte eraberritze lanak. Horrez gain, jendea anima dadin, deskontuak edota erraztasunak ematen ari direla esan digute.
Bien bitartean, atzo iragarri zuen Iñigo Urkullu lehendakariak koronabirusak eragindako kalte ekonomikoei aurre egiteko 'renove' planak eta bestelako laguntzak emango dituela Eusko Jaurlaritzak. Bi milioitik gora euro eskainiko dituzte etxeko leihoak berritzeko eta beste horrenbeste etxetresna elektrikoetarako.