Itxi

Faktoria magazina

Ilaski Serrano

"Beste era bateko kazetaria naiz euskaraz aritzen naizelako"

Ilaski Serrano kazetaria gonbidatu dugu 'Fakoria' saiora. Telebista eta irratian egin duen ibilbide luzeaz aritu gara, baita estreinatu berri duen "Berben Lapikoa" saioaz ere.

  • Ilaski Serrano Faktorian, Euskadi Irratian

    Ilaski Serrano Faktorian, Euskadi Irratian

    23:18 min
imagen player
imagen player
imagen player

Euskadi Irratian eta Gaztean eman zituen lehen pausoak Ilaski Serranok, 21 urte zituela. Ordutik hamaika pauso eman ditu, ez baita geldirik geratzen den horietakoa. "Elkarrizketak egiteko eskola eta irakaspenak irratiak ematen ditu" Ilaski Serrano kazetariak aitortu duenez. Kazetari bermeotarraren hastapenak gogoratu ditugu 'Faktoria' saioan: KTM, Betizu edota Mihiluze. Sekulako arrakasta lortu zuen Kike Amonarrizekin batera; milatik gora atal grabatu zituzten, 8 denboraldietan. Ahoz aho saioaren amaieraz ere galdetu diogu. Eta baita estreinatu berri duten "Berben lapikoa" saioaz. 

Horrez gain, Korrikak eta euskarak bere bizitzan duten garrantzia azpimarratu du. "Euskarazko kazetaritzak zailtasun gehiago ditu. Baina euskaraz aritzen naizelako naiz naizen bezalakoa; parekoaren proiektua konpartitu egiten dut, laguna da".

Musikak eta literaturak ere ditu ardatz. Musika eta dantza ikuskizunak aurkezten ditu “Oholtzan” saioan; baita “Kulturunea” izeneko kontzertu sorta ere. Irakurtzeari dagokionez, "Nik irakurtzen bakarrik deskonektatzen dut mundutik" esan digu Serranok. Sare sozialekin duen hartu-emana ere izan dugu mintzagai 'Faktoria'n.