Faktoria magazina
Iñaki Irigoien
Irlandan 27 urte, baina Euskadi Irratia gertu eta bidelagun
Iñaki Irigoien Dublinen bizi den bergararra da, baina ez du Euskal Herria ahaztu. Euskadi Irratia entzuten du egunero eta 'Faktoria' saioko lehiaketan parte hartu zuelako jakin dugu hair buruz.
-
Dublingo Ha'penny Bridge zubia
14:33 min
Irlandara helburu zehatzik gabe joan zen, lanik gabe zegoelako, eta 27 urte darama bertan. "Irlandan egon arren Euskadi Irratia entzuten dut egunero, euskara gogoratzen laguntzen dit, besteak beste" esan digu Iñaki Irigoienek 'Faktoria' saioan. Euskal Herrian gertatzen denaz inor baino lehenago enteratzen dela esan izan diote gurasoek.
Horrez gain, Aste Santuan Bergarara etortzekoa zela esan digu, baina koronabirusaren erruz bitan atzeratu diote bidaia eta ez daki noiz etorri ahal izango duen. Lanean ere koronabirusarekin lotutako eginkizunak jarri dizkiote.