Faktoria
Ostegunean
Arnaldo Otegi, "Faktoria"n
09:00etatik aurrera erantzungo die Maite Artolak egingo dizkion galderei. Gainera, Ipar EHko udal hauteskundeei begirako aliantzen mapa aztertuko dugu Eguzki Urteaga eta Bixente Vrignonekin.
-
Arnaldo Otegi. Argazkia: EFE
Arnaldo Otegi EH Bilduren koordinatzaile nagusia izango da ostegun honetan "Faktoria"n. 09:00etatik aurrera erantzungo die Maite Artolak egingo dizkion galderei.
09:30etik aurrera, berriz, Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeei begirako aliantzen mapa aztertuko dugu Eguzki Urteagarekin eta Bixente Vrignon kazetariarekin batera.
Ostegunero bezala, Aingeru Epaltzarena izango da goizeko zortziak aurreko zutabea.
10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, komunikabideen entresaka egingo digute Mikel Garciak eta Xabier Landabideak. Jarraian, baserrizainez eta jauregizainez hitz egingo dugu. Belen Lakuntzak bere burua eskaini du baserrizain izateko, eta Jose Ignacio Alustizak, berriz, Aiako Laurgain jauregian lan egiten du eta bertan bizi da betidanik. 11:00etako albistegiaren ostean, Mireia Roca arkitektoak Altzuzako Oteiza museora eramango gaitu. Ondoren, hainbat artista familia ezagutuko dugu. Alex Padilla (Padillatarren ordezkari), Nerea Reparaz (Reparaztarren ordezkari), Miren Aire (Airetarren ordezkari) eta Onintza Enbeita (Enbeitatarren ordezkari) izango ditugu. 12:00etan, berriz, Ziortza Karrantza psikologoaren kontsulta zabalduko dugu, musikaterapiaz hitz egiteko.
07:00etatik 13:00etara izango da zabalik "Faktoria".