Itxi

Sinadura

Begoña Muruaga

'Laguntza bidezko ugalketa'

Espainiako Bioetika Batzordeak laguntza bidezko ugalketa arautzen duen legean erabateko aldaketa egindako proposamena izan du hizpide Begoña Muruagak: gameto-emaileak ez daitezela izan anonimoak.

  • Begoña Muruaga

    Begoña Muruaga

    3:34 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Artikulu honek hiru hilabete darama lozorroan. Birusa gure bizitzan hain era bortitzean sartu zenez,  aurreko asteetan ez zitzaidan egokia iruditu beste ezertaz hitz egitea. Baina gaur, minutu pare batean pandemia ahazteko baino ez bada ere, gaia berreskuratzea erabaki dut.

Orain hiru hilabete Espainiako Bioetika Batzordeak txosten bat argitaratu zuen laguntza bidezko ugalketa arautzen duen legean erabateko aldaketa proposatuz: gameto-emaileak ez daitezela izan anonimoak. Batzorde horretako partaideen ustez, beren jatorri biologikoa ezagutu nahi duten pertsonek lehentasuna eduki behar dute emaileen anonimotasunaren aurretik.

 1988an onartu zen Espainian Laguntza Bidezko Giza Ugalketako Teknikak deituriko legea. Bertan dio sekretua izango dela emailearen identifikazioa; legeak  salbuespen pare bat jasotzen ditu: norbaiten bizitza arriskuan egotea eta epaiketaren  bat tartean izatea". Honelaxe hasi du 'Faktoria' saioko ''Sinadura'' Begoña Muruaga iritzi emaileak..