Sinadura
Amatiño
'Bakoitzak, bere kolkoaren berri'
Koronabirusak eragindako pandemiak Europaren ahuleziak agerian utzi dituela azpimarratu du bere 'Sinadura'n Amatiñok.
-
Amatiño
2:43 min
"Pandemiak erakarri dituen begi bistako kalteez gainera, gertatuak ikaragarri nabarmendu eta azaleratu ditu Europar Batasunaren ahuleziak eta, besteak beste, salatu ditu Europako berrikuntza teknologikoaren gainbehera eta lidergo industrialik eza.
Hainbatek pentsatuko du gai hauek ilun edo astun samarrak direla, eta ez direla goizean goiz entzuleari dagozkion ardurak, baina ez nago ni horren seguru. Europako teknologiaren gainbeherak eta lidergo industrialik ezak behartsuago egiten gaituzte europar guztiak, pobreagoak egiten gaituzte, eta kontu hau ez da, nik uste, inondik ere txantxetakoa". Honelaxe hasi du Amatiñok 'Faktoria' saioko ''Sinadura''.