Itxi

Faktoria

Asteazkenean

Floyden ondoren, zer?, "Faktoria"n

Ander Caballero politika publikoetako adituarekin eta Amaia Uribe berriemalearekin aztertuko dugu gaia. Roberto Uriarte Podemoseko diputatua ere elkarrizketatuko dugu.

  • George Floyden aldeko pintaketa. Argazkia: EFE

    George Floyden aldeko pintaketa. Argazkia: EFE

Polizia baten belaun azpian itota hil ondoren lurpean sartuko dute gaur George Floyd, Houston jaiotirian. Bide horretan lurra bera dar-dar batean jarri duen arrazakeriaren kontrako oldea sortu da, Estatu Batuetan; Martin Luther Kingen heriotzaren ondorengo mugimenduen ondotik sortutako olatu handiena izan da. Oldarraldi horrek zer utziko duen aztertuko dute asteazkeneko 'Faktoria'n, Ander Caballero politika publikoetako aditu eta Harvardeko unibertsitate-laguntzailearekin eta Amaia Uribe EiTBko berriemalearekin batera. 09:30etik aurrera izango da hori.

Aurrez, solasaldiaren garaian, Roberto Uriarte Unidas-Podemoseko Espainiako parlamentuko ordezkaria elkarrizketatuko du Maite Artolak.

Goizeko sinadura Amagoia Gurrutxagak jarriko du eta Koldo Almandozen zinema begiradak itxiko du saioa.

10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, «Exodo» erakusketa atzotik Montehermoson, eta pandemiak nazioarteko kazetariei nola eragin dien aztertuko dugu Karlos Zurutuza nazioarteko freelance kazetariarekin eta Andoni Lubaki nazioarteko fotokazetariarekin. Ondoren, Iker Markinez sukaldariaren 'Gastrobizitza' tartea zabalduko dugu, eta korrokoia merkaturatzeko asmoz hazteko proiektuaren berri emango digu Nadia Conlledok, «Akura» proiektuko teknikariak. 11:00etako albistegiaren ostean, egun pasak egiteko planak proposatuk dizkigute Eder Perez Enkaturreko kideak (SopuertaPark), Kristina Arregui Gesaltzako gatz haraneko bisita gidatuen arduradunk eta Joxe Elorriaga Irrisarri Land-eko gerenteak. Jarraian, COVID-19ak mugikortasunean eragingo dituen aldaketez hitz egingo digu Oier Martinez adituak. 12:00etako albisteak entzun ondoren, berriz, Burgi ezagutuko dugu eta Tolosako Ama jatetxeko Javi Rivero sukaldariarekin hitz egingo dugu.

07:00etatik 13:00etara izango da zabalik "Faktoria".

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia