Faktoria
Roberto Uriarte, Podemos
'Espainiako Errege izandakoak norainokoak egin zituen ikertzea beharrezkoa da'
Roberto Uriarte Unidas Podemoseko diputatuak esan du Juan Carlos borboikoak kargua utzi zuenetik, delituak leporatzeko salbuespena galdu zuenetik, badagoela 'zer ikusi eta zer ikertu'.
-
Roberto Uriarte
16:26 min
Espainiako Kongresuak Juan Carlos I.a Espainiako Errege emeritoak ustez egin zituen iruzurrak ikertzeko bi eskari jasoko ditu gaur. Bata alderdi abertzaleek sustatu dute, eta Juan Carlos borboikoak Estatu buru zenean ere jaso zituen ordainketak ikertu nahi ditu. Bigarrena, Unidas Podemos prestatzen ari den ekimena da eta abdikaziotik aurrera egindakoak ikertzea proposatzen du.
Roberto Uriarte Unidas Podemoseko diputatuaren hitzetan, 'ez da horren inportantea abdikazio osteko garaietara mugatzea ikerketa'. Euskadi Irratian esan du Uriartek 'ikerketa egitea garrantzitsuena da, zer gertatu zen jakitea'. Unidas Podemoseko diputatuak gaineratu du, Juan Carlos borboikoak kargua utzi zuenetik, delituak leporatzeko salbuespena galdu zuenetik, badagoela 'zer ikusi eta zer ikertu'. 'Mahai batean eseri eta ikertzea garrantzitsua da'.