Faktoria
Floyd eta gero zer?
'Supremazista zuriak mobilizatuta daude; gutxiengoak nola antolatuko diren da gakoa'
George Floyd lurperatuta, haren heriotzaren osteko oldarraldiak hauteslekuetan izango du jarraipena. Arazoa bitartean mugimenduak izan lezakeen indarraz aritu dira Ander Caballero eta Amaia Uribe
-
George Floyden heriotza salatzeko protestaldi bat Etxe Zuriaren atarian
15:48 min
Haserrealdia izan zen hasieran eta mugimendu antolatua bihurtzen ari da apurka. George Floyden heriotzaren kontra eta arrazen arteko berdintasunaren aldeko oldarraldiak hemendik aurrera zein forma hartuko duen aztertu dugu Amaia Uribe EiTBko berriemailearekin eta Ander Caballero Politika Publikoetan aditu eta Harvardeko unibertsitateko irakasle bisitariarekin batera.
Uribek kontatu du modu aktiboan ari direla manifestazioetan eskatzen botoa ematera joan daitezen. Caballeroren arabera, hain zuzen ere, hori izango da gakoa: "Gutxiengoek botoa emateko eskubidea izango ote duten eta Alderdi Demokratak lortuko ote duen duen boto hori erakartzea". Azaldu duenez, izan ere, supremazista zuriak mobilizatuta daude Trumpekin eta haren popularitatea ez da txikitu bere oinarrien artean: % 90 ingurukoa izaten jarraitzen du.