Faktoria magazina
LGTBI KOLEKTIBOA
Berdindu-ko bulegoak zabalik, sexu eta genero aniztasunaz informatzen jarraitzeko
Azken hilabeteetan zerbitzua telematikoki eskaini ondoren, berriz ere zabalik dira Bilbo, Gasteiz eta Donostiako bulegoak. LGTBI kolektiboari arreta eskaini eta gizartea sentsibilizatzea ditu helburu.
-
Bilbon, LGTBI kolektiboaren aldeko manifestazioa.
7:01 min
Sexu eta genero-aniztasunarekin zerikusia duten gaiei buruzko informazioa eta arreta emateko zerbitzu publikoa da Berdindu, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren zerbitzua.
2002an ekin zioten lanari, eta urte hauetan 6.500 eskari kudeatu dituzte, 7.000tik gora irakasleri eskaini die prestakuntza, eta Lehen eta Bigarren Hezkuntzako 18.000 ikaslerengana ere iritsi da, familia, sexu edo eta genero-aniztasuna landuz.
Joseba Martinez de Gereñu, Berdindu Zerbitzuko teknikaria da Gasteizen eta Aldarte erakundeko ekintzailea, eta ateak zabaldu ditu beren zerbitzuaren beharra duten guztientzat.
Berdinduren bulegoeta jo nahi duenarentzat, hemen helbide, telefono zenbaki eta webguneak.
Donostian, Mikeletes kaleko 20. zenbakian (telefono zenbakia: 943 216 551). berdindu.gipuzkoa@gmail.com
Gasteizen: Ramiro de Maeztu 3. zenbakian (telefono zenbakia: 945 029 079). berdindu.araba@gmail.com
Bilbon, Ramón y Cajal 2 zenbakian (telefono zenbakia: 94 645 33 22). berdindu.bizkaia@gmail.com