Itxi

Sinadura

Aingeru Epaltza

'Alburquerque eta gu'

Alburquerquen, AEBn, Juan Oñate Salazarren omenez eraiki zuten estatua arrazismoaren aurkako protestetan eraitsi izana izan du hizpide Aingeru Epaltza idazleak.

  • Aingeru EPaltza

    Aingeru EPaltza

    3:17 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Bi Alburquerque daude munduan. Bata Extremaduran, Badajozko probintzian. Bertzea, berriz, Estatu Batuetan, eta Mexiko Berria estatuko hiririk handiena da. XXI. mendeko euskaldun aunitzek “Breaking Bad” telesailari esker ezagutu dute Alburquerque estatubatuarra. Zeinen onak, droga ekoizten bukatzen duen kimikako irakasle frakasatuaren ibilerak, ezta? Hala ere, “Breaking Bad” baino lehen bazter horiek ez ziren guztiz ezezagunak guretako. XVI. mendearen azken urteetan, gipuzkoar jatorriko konkistatzaile bat, Juan Oñate Salazar, izan zen Mexiko Berriko lehenbiziko gobernadorea, lurraldea Espainiako koroarendako bereganatu ondotik. Ez zen horren oroitzapena osoki ezabatuko, lau mende geroago, eta hiri aspaldi estatu batuetan sartuta zegoela, Oñateren estatua bat eraiki zutelarik Alburquerqueko hirigunean. Hain zuzen ere, Oñateren estatuaren zolan gertatu da poliziaren jokabide arrazistaren kontra protestatzeko Estatu Batuetan azken asteetan piztu diren istiluetako azken biktima". Honelaxe hasi du 'Faktoria' saioko ''Sinadura'' Aingeru Epaltza idazleak.