Itxi

Faktoria

Garbiñe Biurrun magistratua

'Ekoizpenaren egoera normalduta dagoenez, ulergarria da ERTEen baldintzak murriztea'

Euskadiko Justizia Auzitegiko behin-behineko presidente kargua hartuko du Biurrunek astelehenean. Ez du baztertu presidente berria aukeratzeko prozesuan hautagai izatea.

  • Garbiñe Biurrun magistratua

    Garbiñe Biurrun magistratua

    24:39 min
imagen player
imagen player
imagen player

Aldi baterako lan erregulazio espedienteen luzapenerako ez dute akordiorik lortzen sindikatu, enpresari eta Espaniako gobernuak. Langileen ordezkariek eta patronalak bat eginda proposamena eraman diote Pedro Sanchezi: Aldi Baterako Lan Erregulazio Espedienteak irailaren 30 arte luza ditzatela, 'orain arteko baldintza berdinetan'. Alegia, 'halabeharrez onartutako'  erregulazio' gisa, gizarte segurantzaren kuotaren salbuespenarekin. Garbiñe Biurrun Euskadiko Justizia Auzitegiko lan aretoko presidentearen iritziz, erabat ulergarria da sindikatu eta enpresarien eskaria: 'komenigarria da kaleratzeei ez zaielako biderik emango eta enpresarientzat errazagoa izango delako aldi baterako lan erregulazioetan jarratzea'. Baina, lan magistratuaren ustez, zentzuduna da Espainiako gobernuak eskariari biderik ez eman nahi izatea: 'ekoizpenerako egoera nahikoa normalduta dagoenean, ulergarria da baldintza onuragarri horiek zertxobait murriztea'.

ERTE-en luzapenerako ez dago akordiorik orain arte baina, Garbiñe Biurrunek egintzat jotzen du ekainetik iraila amaiera arte luzatzea, 'irailaren 30ko luzapena egitea errealitatea da, kontua da ze baldintzetan egingo duten'. Zuhur jokatzearen alde egin du Biurrunek, orain iraila arte bermatzea eta udara amaieran ikustea, komeni ote den urte bukaera arteko epea ematea aldi baterako lan erregulazioei.

Telelana

COVID 19ak berarekin ekarri duen telelana arautzeko garaia iritsi da Garbiñe Biurrunen iritziz. Gaur egun 'gutxi araututa dago telelana, Langileen Estatutuaren artikulu batek bakarrik jasotzen du', 'interesgarria litzake' Biurrunen iritziz, 'norberaren bizitza eta lana nola uztartuko den jasoko duen arau sorta' prestatzea. Zalantza asko ikusten lan arloko magistratuak. 'noiz bukatzen da, langileek nola egingo diote aurre telanari, alarma amaitzerakoan ezinbestekoa izango da lan presentziala egitea?'. Hutsune asko ikusten ditu Garbiñe Biurrunek, batez ere, 'lan prebentzioaren atalean'.