Itxi

Faktoria

Ostiralean

Miren Egiguren, Venezuelan bizitza erdia eman duen emakumea, "Faktoria"n

40 urtez bizi izan da Caracasko auzo arriskutsuenetako batean. Venezuelan utzi duen errealitateaz, hezkuntza sistemaz eta bizitza proiektuez ariko zaigu.

  • Venezuelako bandera

    Venezuelako bandera

Ondo ezagutzen du Venezuelako errealitatea Miren Egigurenek. 40 urte eman ditu bertan. Hiriburuan, Caracasen, bizi zen, auzo arriskutsuenetako batean, eta txiroenak gertuko izan ditu. Zailtasun handiak dituzten haurrei irakurtzen irakasteko proiektua abian jarri du, eta, bizitza erdia eta proiektu askoren ondoren, Euskal Herrira itzuli da. Venezuelan utzi duen errealitateaz, hezkuntza sistemaz eta bizitza proiektuez ariko zaigu Egiguren.

Udaletan ardurak dituzten edo izan dituztenekin osatuko dugu ostiraleko solasaldia: Mikel Serrano Zumarragako alkatearekin, Lurdes Idoiaga Oñatiko alkate izandakoarekin eta Eneko Etxeberria Azpeitiko alkate ohiarekin. Eta udal askotan buruhausteak ematen ari den gaia planteatuko diegu: herri eta hirietako jaiak ez, baina herrietako ohiko bazkariak antolatzen ari dira. San Joan jaien atarian, Tolosan, Iruñean, Muskizen… Adibide asko daude, eta solasaldian bilduko ditugu horietako batzuk.

10:00etan hasiko da magazina, Manu Etxezortuk gidatuta. Hasteko, Xalbador bertsolariaren jaiotzaren 100. urtemuga izanik, Erramun Martikorena kantariarekin hitz egingo dugu. Jarraian, asteko umore printza eta atsotitzak ekarriko dizkigu Idoia Torregaraik, eta Escape Bus ezagutuko dugu ostean. "Altxorraren bila" jolasaren antzekoa da, autobusean lekuetara joanez. Eider Hoyosek aurkeztuko digu, Mondragon Unibertsitateko ikasle eta jolasaren sortzaileak. 11:00etako albistegiaren ondoren, Amaia Albes moda-diseinatzaileak udan bisitatzeko bi proposamen ekarriko dizkigu: Getariako Balentziaga Museoa eta Errenteriako Jantzien Etxea. Jarraian, Wikiemakumeak taldea ezagutuko dugu Marisa Barrenarekin. 12:00etako albisteak entzun eta gero, Mihise musika taldearen lehen diskoa erakutsiko digute Antton Aranburuk (abeslaria eta gitarra) eta Beñat Urteagak (abeslaria eta baxua).

07:00etatik 13:00etara izango da zabalik "Faktoria".

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia