Itxi

Faktoria

Asteartean

Garbiñe Aranbururi elkarrizketa, astearteko "Faktoria"n

LAB sindikatuko idazkari nagusia elkarrizketatuko dugu 09:30ean.

  • Garbiñe Aranbururen artxiboko irudi bat

    Garbiñe Aranbururen artxiboko irudi bat

LAB sindikatuko idazkari nagusi Garbiñe Aranburu elkarrizketatuko dugu astearteko "Faktoria" saioan, 09:30etik aurrera. Aurretik, solasaldian arituko dira Nerea Azurmendi, Nuria Lopez de Guereñu eta Edurne Egino. Nazioartekoak Mikel Aiestaranen eskutik helduko dira, eta ekonomia arlokoak Joseba Barandiaranek landuko ditu; eguneko zutabea, berriz, Amatiñok sinatuko du.

10:00etan hasiko da magazina, Manu Etxezortuk gidatuta. Hasteko, pandemiaren ondorengo herri, hiri eta etxe berriak izango dituzte hizpide Unai Fernandez Betoño EHUko hirigintza irakasle eta arkitektoarekin eta Gorka Rodriguez Urban Bat Hiri Berrikuntza Bulegoko kidearekin. Jarraian, emakume sagardogile ekintzaileez ariko gara Iban Maiz Igartubeiti baserri museoko kidearekin eta Trebiñu sagardotegiko Mariam Amozarrainekin. 11:00etako albistegiaren ostean, 'Direnak eta ez direnak' hizpide, Karlos Cidekin, Nerea Ibarzabalekin eta Xabier Amurizarekin, eta 12:00etan, berriz, musikaz eta bizitzaz ariko zaigu Amancay Gaztañaga, eta ETB3 Nafarroako hainbat lekutan ikusi ezin dutenez, ikus dadin eskatzeko sortu duten plataformaz ariko zaigu Fermintxo Zabaltza.

07:00etatik 13:00etara izango da zabalik "Faktoria".

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia