Sinadura
Amatiño
'Hidrogeno aroa'
Hidrogeno berdea izan du hizpide Amatiñok aste honetako 'Sinadura'n.
-
Amatiño
3:22 min
"Rotterdameko zein Bilboko portuetan ekoiztu nahi diren erregai sintetikoek energiaren aro berri baten atarian jartzen gaituzte. Ondorio kutsakorrik izango ez duen erregai sintetiko berria nazioarteko panorama aldatzera dator. Abantailak, sekulakoak dira.
Lehen eta behingoz, erregai sintetiko hori ekoizteko bi osagai behar izango dira. Batetik, orain arte atmosferara isuri izan den CO2, karbono dioxidoa, eta, bestetik, hidrogeno berdea. Eta bien artean osatuko dute gaur egun munduan dauden erregai-mota guztietatik garbienetakoa, argindarra bera baino garbiagoa". Honelaxe hasi du Amatiñok 'Faktoria' saioko ''Sinadura''.