Itxi

Faktoria

UDAKO SOLSTIZIOA

Gaueko izaki gaiztoak haserrearazten dituen egunaren bueltako ohiturak

Felix Mugurutza ikertzaile eta etnografoak 'Faktoria'n azaldu digu Udako Solstizioaren edo San Joan egunaren bueltako ospakizunen jatorria.

  • SUA

    SUA

    5:50 min
imagen player
imagen player
imagen player

Antzinarotik datorren ohitura dela kontatu digu, naturarekin eta herri sinesmenekin erabat lotutakoa. Gure arbasoentzat argia ontasunaren sinbolo zen; iluntasuna, aldiz, gaizkiarena, izaki gaiztoen babeslekua. Urteko egunik luzeenen bueltan eguzkiari gorazarre egiteko errituetan dute jatorria gaurdaino iritsi diren ohiturek.

Suaren ohitura da gurean errotuen dagoena, baina, Felix Mugurutza ikertzaile eta etnografoak 'Faktoria'n gogorarazi digu askoz gehiago izan direla mendeetan zeharrekoak.  Felixek berak, esaterako, urtero legez, lizar adarrez osatutako arkua jarriko du etxe atarian.