Faktoria
Asteazkenean
Xabier Ortueta, asteazkeneko "Faktoria"n
Makina-erremintaren Azoka antolatzen duen AFM elkarteko zuzendari nagusiarekin pandemiaren eraginaz eta sektorearen aurreikuspenez hitz egingo dugu.
-
BECeko Makina-Erreminta azokako irudi bat
Makina-erremintaren Azoka antolatzen duen AFM elkarteko zuzendari nagusi Xabier Ortueta elkarrizketatuko du asteazkeneko "Faktoria" saioak. Pandemiaren eraginaz, aurreikuspenez eta sektorearen eskaerez ariko dira, besteak beste.
Aurretik, solasaldiko mahaira bilduko dira Mikel Irizar, Iker Rioja eta Hedoi Etxarte. Koldo Almandozek zinemari lotutakoak ekarriko ditu eta Garbiñe Ubedak sinatuko du eguneko zutabea.
10:00etan hasiko da magazina, Manu Etxezortuk gidatuta. Hasteko, Sugoi Auzmendi UAGAko teknikaria ezagutuko dugu. Oskoldun fruituekin ikertzen ari da Araban, landatzera animatu daitezen. Jarraian, Iker Markinez sukaldariaren tartean, intxaurrak izango ditugu hizpide, eta Aitzol Garcia Etxarri NanoNeuro 2020ren antolatzailearekin hitz egingo dugu. 11:00etako albistegiaren ostean, Euskadi Irratiaren udako programazioaren aurkezpenean izango gara, eta, gero, 'Zientzia eta pazientzia' tartea zabalduko dugu Eneko Axpe eta Uxune Martinez kolaboratzaileekin. Gainera, Lander Garrorekin hitz egingo dugu, Bi urte, lau hilabete eta egun bat dokumentala estreinatuko baitu Giza Eskubideen Zinema jaialdian. Saioa amaitu aurretik, udako programazioaren aurkezpenean beste sartu-irten bat egingo dugu, Eider Hoyosen Escape Bus proiektua ezagutuko dugu eta Urdaibai Bird Centerretik bat egingo du Edorta Unamunok.
07:00etatik 13:00etara izango da zabalik "Faktoria".