Itxi

Faktoria magazina

Tximeleta azala

"Zauriak hor daude betirako, baina begiratu arraroek min handiagoa ematen dute"

Markel Lopez Arrizabalaga 19 urteko gazteak "Tximeleta azala" deitzen dioten gaitza du. Bolada txarrean dabil orain, begietan eta eztarrian zauriak egin zaizkio eta oso hilabete gogorrak pasa ditu.

  • MArkel Lopez Arrizabalaga

    Markel dj lanetan

    15:54 min
imagen player
imagen player
imagen player

Pandemiaren aurretik, Madrilen entsegu kliniko batean parte hartzen ari ziren, ama zelulekin. Hobekuntza txiki bat antzeman zioten, baina itxialdiak dena bertan behera utzi zuen eta oso hilabete gogorrak pasa ditu Markelek. Uztailaren 2an doaz berriro Madrilera, bere egoera aztertu eta entseguarekin jarraitzeko aukerarik duten ikusteko.

Dj lanak ditu gustuko 19 urteko zumarragarrak eta horrek laguntzen dio bere zauriak eta bere gaitza ahazten, baina azken aldian horretarako ere aukera gutxi izan duenez, animoz ere makalago ibili da. "Lagunekin irteteko plana duenean dena errazagoa da" esan digu Saioa Arrizabalaga Markelen amak 'Faktoria' saioan. Etxetik irten aurretik bi ordu behar izaten dituzte zauriak garbitu eta gorputza bendatzen. Gauez ere makina bati lotuta egon behar du.

"El caso de los intocables" film laburrean parte hartu zuen iaz Markelek. Dj lanean ikusten da filmean eta Markel-en amak esan digunez, filmak oso ondo islatzen du gaitz honekin bizitzea zer den. Abididez neska txiki batek ematen duen erantzuna, minik gehien zerk ematen dion galdetzen diotenean: autobusean begiratzen didatenean sentitzen dut minik handiena.