Itxi

Faktoria

Asteazkenean

Jose Ramon Becerra Equo-Berdeak alderdiaren lehendakarigaia, "Faktoria"n

Koldo Almandozen zinema-begirada ere jasoko dugu, asteazkenero legez.

  • Jose Ramon Becerra, kanpaina hasierako ekitaldi batean

    Jose Ramon Becerra, kanpaina hasierako ekitaldi batean. Argazkia. EFE

Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpainaren baitan, asteazken honetan, Jose Ramon Becerra Equo-Berdeak alderdiko lehendakarigaia elkarrizketatuko dugu "Faktoria"n, 08:30etik aurrera. Gainera, Koldo Almandozen zinema-begirada ere jasoko dugu, asteazkenero legez.

Solasaldian, Mikel Irizarrek, Hedoi Etxartek eta Iker Riojak aztertuko dute aktualitatea. 

10:00etan hasiko da udako magazina, Gorka Otaegik gidatuta. Hasteko, Pello Reparazekin hitz egingo dugu, Gazteari kantu berria oparitu baitio ZETAK taldeak, 30. urtebetetzeagatik.Gainera, Udako Ikastaroekin bat egingo dugu. Ardo dastaketaz ariko dira, eta Mikel Garaizabal enologoak eta Josu Garaialde ikastaroaren zuzendariak gurekin hitrz egiteko tartea hartuko dute. Betalde, Gaztelugatxe berriz zabaldu dutela eta, Amaia Artetxe bertan izango da Pilar Silva edukiera koordinatzailearekin.'Fakt-arte' tartea ere zabalduko dugu, eta Ibai Luque artistaren performance-a izango dugu. 12:00etan, Oskar Estangaren saio inprobisatua izango dugu eta “Zero zabor uretan” Mater itsasontziaren ekimenaz hitz egingo dugu Izaskun Suberbiolarekin. Azkenik, Aralar, Gure Lurra dokumentala “Natura 2000” sarien finalean denez, Aloña Jauregirekin, zuzendarietako batekin, hitz egingo dugu.

07:00etatik 13:00etara izango da zabalik "Faktoria".

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia