Faktoria magazina
JABIER MUGURUZA
"Sortzaile hitza ez zait batere gustatzen. Gehiegi erabilzen da eta arriskutsua da"
Udazkenean jarraituko du 'Geltokiak Izarretara' disko-liburua aurkezten Muguruzak. Bilbon eta Irunen egingo ditu Euskal Herriko lehendabiziko bi kontzertuak.
-
Jabier Muguruzari elkarrizketa egiten, Irungo Erromes plazatik.
39:58 min
Hilabete zailak izan dira azkenekoak Jabier Muguruzarentzat. Irailean Iñigo anaia hil zitzaien. Gaixorik egon zen gero eta koronabirusak eragindako itxialdia iritsi zen ondoren. Baina lanerako aprobetxatu du konfinamendua Irungo egileak, eta Iñaki Irazu poetarekin batera haurrentzako disko bat prestatzen ari da. Abuztuan, gainera, kontzertua eskainiko du Gironako Roses herrian Mikel Azpirozekin batera.
Ondoren itzuliko dira Geltokiak Izarretara lana aurkezteko kontzertuak, urriaren 25ean Irunen eta abenduaren 18an Bilbon. Eta berekin izango dira Bernardo Atxaga idazlea eta Mikel Azpiroz, Jean Marie Ecay, Mikel Artieda eta David Gomez musikariak, proiektu anbiziotsu honetan parte hartu dutenak. Kataluniako Barnasants Jaialdiko zuzendariak enkargatutako lana izan da. Kuttunak zituen euskal kantugintzako abestiekin disko bat osatzeko eskatu zion Pere Campsek, eta hala, 15 kantu prestatu ditu, Mikel Laboa, Xabier Lete, Anari, Amaia Zubiria, Ruper Ordorika, Oskorri, Juan Carlos Perez, Mikel Urdangarin eta beste horrenbeste musikariren kantuak.