Itxi

Faktoria

NAZIOARTEA

"Palestinar estatua ia ezinezkoa izango da, Zisjordania zatituta geratuko delako"

Israelgo Gobernuak atzera kontaketa hasi du ofizialki gaur, Jordango Haranaren anexioa gauzatze aldera. Mikel Ayestaran EITBren Ekialde Hurbileko berriemaileak operazioaren gakoak eman ditu.

  • Zisjordania

    Zisjordania

    5:01 min
imagen player
imagen player
imagen player

Anexio planeko lehen urratsa da Jerusalem inguruko kokalekuak bere egitea Israelgo Estatuak, eta bertan dago Zisjordania iparraldea eta hegoaldea lotzen dituen korridore bakarra, anexioaren punturik beroenetakoa. “Anexioa gauzatzen denean, palestinarrek estatu bat sortzeko aukera ia ezinezkoa izango da, Zisjordania guztiz zatituta geratuko delako”, azaldu du Mikel Ayestaranek Euskadi Irratiko 'Faktoria'n.

Israelgo Gobernu berrituan alderdi asko dago, eta badituzte desadostasunak: anexioa noiz hasi, faseka egin ala ez… Baina helburua, desanexioa bera, garbi dute: “Ez dute zalantzarik, erlojua martxan da”.

Panorama etsigarria irudikatu du Ayestaranek palestinarrentzat. Harresiaren beste aldean, haserre eguna deitu dute, baina jendeak mobilizaziorako animorik duen ere ez du garbi EITBren Ekialde Hurbileko berriemaileak.