Itxi

Faktoria

Ostegunean

Eneko Andueza PSEren Gipuzkoako zerrendaburua, "Faktoria"n

Langabezia datuen balorazioa egingo digu Lanbideko Nestor Aranak, eta Euskal Herriko etxeko langileen protesten berri emango dugu.

  • Eneko Anduezaren artxiboko irudi bat

    Eneko Anduezaren artxiboko irudi bat. Argazkia. EiTB

Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpainaren baitan, ostegun honetan, Eneko Andueza PSE-EEren Gipuzkoako zerrendaburua elkarrizketatuko dugu "Faktoria"n, 08:30etik aurrera. Aurretik, Euskal Herriko etxeko langileen elkarteko kideen testigantza jasoko dugu 07:45ean. Bestalde, ekaineko langabezia datuak ezagutuko ditugu eta datu horien balorazioa egingo digu Lanbideko Nestor Aranak. Solasaldian, Pilar Kaltzada, Laura Mintegi eta Xabier Riezu izango ditugu. Azkenik, COVID-19ak aldaketak eragin ditu gure etxean eta etxe inguruetan; tartean, sukaldea aldatzeko eskariak handitu dira. Sektoreko saltzaileen testigantzak jasoko ditugu.

10:00etan hasiko da udako magazina, Gorka Otaegik gidatuta. Hasteko, 'Dendaosteak' izeneko atalak, Donostiako Juantxo tabernako sukaldea ezagutuko dugu Xabier Agirre jabearekin. Jarraian, Mater ontziaren "Zero zabor uretan" ekimena zer moduz joan den kontatuko digute, eta Elene Arandia kantari eta kazetariaren Shazameko musika ezagutuko dugu. 11:00etako albistegiaren ostean, "Elefanteak Hirian" egitasmoaren berri emango digu Cristina-Enea Fundazioko Txema Hernandezek, eta soinu-teknikarien sindikatuaren protestei ere egingo diegu tartea. 12:00etako albisteak entzun ondoren, pintxo-potea egingo dugu Iñigo Vicens prestatzaile fisikoarekin, eta 'rantxoen mundua' hurbilduko digu David Romtvedt amerikar euskaldunduak.

07:00etatik 13:00etara izango da zabalik "Faktoria".