Faktoria magazina
ZERO ZABOR URETAN
"Gure arropen ehunetako osagai sintetikoak zuzenean doaz itsasora garbigailuetatik"
Euskal kostaldea zeharkatuko du egun hauetan Mater itsasontziak, plastikoak bildu eta kontzientzia pizteko. Izaskun Suberbiola ontziko arduradunak azaldu digu zein izango den egingo duten lana.
-
Mater ontzian boluntarioak lanean, plastikoak biltzen.
12:00 min
Uztailaren 3 arte izango da Hondarribiko Kai Berrian Mater ontzia, Zero Zabor Uretan kanpainaren baitan. Euskal kostaldeko hainbat portutan lehorreratuko da eta mezu bat zabalduko dute: "Zaborrik hoberena, sortzen ez dena".
Itsasora egindako lehendabiziko irteeran, hantxe izan da Faktoria, eta bertan hitz egin dugu Izaskun Suberbiola Materreko arduradunarekin.
Honako portu hauetan egingo du kanpaina Materrek, Hondarribian uztailaren 1etik 3ra, Getarian uztailaren 4tik 6ra, Ondarroan uztailaren 7tik 9ra, Bermeon uztailaren 10etik 12ra, Portugaleten uztailaren 13tik 15era, Bilbon uztailaren 16tik 18ra, Mutrikun uztailaren 19tik 20ra eta Pasaian uztailaren 22tik 24ra.