Faktoria
IÑIGO LAMARCA
"Lehen gaitzetsia zena zilegi bihurtu zen. Gizarte balioak aldatzen joan ziren"
15 urte dira gaur, Hego Euskal Herrian, sexu bereko bikoteen ezkontzak legezko direnetik. Lamarkak dio erronka orain homofobia gizarte balioetan "erabat desagerraraztea" dela.
-
Iñigo Lamarca.
15:09 min
Espainiako Kongresuak 2005eko ekainaren 30ean onartu zuen kode zibilaren aldaketa, eta hiru egun geroago, uztailaren 3an, sartu zen indarrean. 2005eko urrian ezkondu zen Iñigo Lamarka Sergio bikotekidearekin, Donostiako udaletxean. Sexu bereko bikoteen ezkontza legeztatzeak gizarte balioetan "eragin handia" izan zuela gogoratu du 'Faktoria' saioan: "Gizarte balioak ez dira oso azkar mugitzen. Legearekin batera ondorio oso-oso inportantea izan zen gizarte balioak goitik behera aldatzen hasi zirela".
Lamarcak dio "zorionez" gutxiengoa diren arren, oraindik homofobia badagoela: "Badaude sektore batzuk non homofobia oraindik errotuta dagoen".