Itxi

Faktoria

Astelehenean

Miren Gorrotxategi, hauteskunde elkarrizketan, "Faktoria"n

Elkarrekin Podemoseko lehendakarigaia elkarrizketatuko dugu 08:30ean. Bestalde, selektibitatea eta San Fermin ere izango ditugu hizpide.

  • Miren Gorrotxateren kanpainako irudi bat

    Miren Gorrotxateren kanpainako irudi bat. Argazkia: EFE

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan astelehenean hasiko dituzte Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioaren azterketak. EHUren ohiko campusetan ez ezik, BEC erakustazokan eta beste hainbat ikastetxetan ere egingo dute aurten selektibitatea. Goizetik horietako batean izango da ‘Faktoria’, ikasleen iritziak biltzeko. Horrez gain, Iruñera ere sartu-irtena egingo du. San Fermin jaiak bertan behera geratu diren arren, hirian dagoen giroaren berri emango du saioak.

Hauteskunde kanpainako elkarrizketa sortan, Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemoseko lehendakarigaiaren txanda izango da, 08:30ean.

Solasaldian, Julen Orbegozo, Iñaki Galdos eta Jesus Prieto Mendaza ariko dira. Mikel Aramendik nazioarteko gaiak ekarriko ditu eta Adolfo Arejitak euskarari lotutakoak.

10:00etan hasiko da udako magazina, Gorka Otaegik gidatuta. Hasteko, sanferminetako txupinazoaren eguna izan behar zuenez, Iñaki Elorza lankide ohiarekin eta Pello Fontan La Pamplonesako saxo-jotzailearekin hitz egingo dugu.Ondoern, gure ladagelan sartuko gara kirol-solasaldiari ekiteko, Ainhoa Iñiguezekin eta Eñaut Agirrebengoarekin. Iindustria altxorrak berreskuratzeko tartea izango dugu uda honetan ere, eta, lehen atalean, Karrantzako Dolomitas del Norte lantegia ezagutuko dugu. Tamara Ferrari bertara joango da Javi Puertas Industria, Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkarteko presidentearekin, eta Marta De La Hoz Dolomitas museoko gidarekin hitz egingo dute. Jarraian, bizikleta sukarraz ariko gara Julen Agirrerekin (Beasaingo “Udaberri” dendakoa. Maillot pertsonalizatuak egiten ditu), Karlos Rementeriarekin (Lea Artibaiko “Aixerrotape” zikloturista elkartekoa) eta Txema Begiristainekin (Tolosako “Begiristain” bizikleta denda batekoa). Angel Erroren kultura kontsultorioa zabalduko dugu, eta, azkenik, Jaizkibel-en, errotarriak egiteko harria ateratzen zuten harrobien arrastoak aurkitu dituzte, eta Ainhara Zuazabeitia bertan izango da Iñaki Sanz Azkue Aranzadiko kidearekin.

07:00etatik 13:00etara izango da zabalik "Faktoria".

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia