Faktoria
Deustuko unibertsitatea
Jose María Guibert: “Nola irakatsi, hori da galdera”
Kargua berritu berritan izan da Euskadi Irratiko "Faktoria"n Jose Maria Guibert Deustuko errektore nagusia. Covid19-ak ekarritako erronkez eta Unibertsitateak gizartean duen paperaz hitz egin digu.
-
JOSE MARIA GUIBERT
18:21 min
2020-2021 ikasturtean eskolen herena online emango dira Deustuko Unibertsitatean. Aurrez aurreko eskoletarako gelak erdibitu egingo dira, eta, gehienez, 30 ikasle izango dira gela bakoitzean. Hala ere, egoerak hala eskatuko balu, eskola guztiak online emateko aukera izango luketela argitu digu 'Faktoria'n Jose Maria Guibertek.
Datorren ikasturtean 4 gradu berri eskainiko ditu Deustuk: Medikuntza, Fisioterapia, Datuen zientzia eta Ingeniaritza Artifiziala.
Errektore bezala duen ardura nagusia, hala ere, klaseak egungo beharretara egokitzea dela aitortu digu. Gizarteak zer behar duen, zientziak zein bide daraman, klaseek zer formatu behar duten… asko omen dira erantzun beharreko galderak. Unibertsitaren eta Heziketa Profesionalaren arteko arrakala txikitzearen beharraz, eta horretarako dituzten asmoez ere aritu zaigu Guibert errektorea. Konpetentzia zientifiko zehatzez harago, ikuspegi pertsonalari lotutako gaitasunak lantzearen garrantzia azpimarratu digu.