Itxi

Faktoria

Ostegunean

EH Bilduko Mikel Otero, ostegunean "Faktoria"n

Gainera, Lidl katearen kontrako salaketa Alemanian irabazi dute Itziar Bartolome eta Antxon Monfortek, eta Bartolomek emango ditu azalpenak osteguneko saioan.

  • Mikel Otero

    Mikel Otero

Hauteskunde kanpainako elkarrizketa sortan, Mikel Otero EH Bilduren Arabako zerrendaburuaren txanda izango da ‘Faktoria’n, 08:30ean.

Ondoren, solasaldian, Martxelo Otamendi, Xabier Riezu eta Javier Diaz Noci ariko dira. Koronabirusaren inguruko azken berriak ez ezik, bestelako gaiak ere landuko dituzte; esaterako, bi lagunek mundu mailako enpresa handi baten aurka irabazi duten salaketa.

Itziar Bartolome eta Antxon Monforte Chufamix gailuaren sortzaileek plagioagatik salatu dute LIDL Espainian eta Alemanian. Alemaniako Justiziak arrazoia eman die orain. Bartolomek emango ditu xehetasunak ‘Faktoria’ saioan.

10:00etan hasiko da udako magazina, Gorka Otaegik gidatuta. Hasteko, 'Dendaosteak' tartean, Urnietako Muazpi harategian sartuko gara. Ondoren, Gasteizen familientzat gune berdeetara euskarazko irteerak ari dira antolatzen, eta GEU elkarteko Zuriñe Gilek emango dizkigu azalpenak. Gainera, Elene Arandia kantariaren Shazama arakatuko dugu. Bestalde, COVID-19aren agerraldien jarraipenaz hitz egingo dugu Ignacio Garitano txagorritxuko epidemiologoarekin, eta COVID-19ari buruz erantzunik gabeko galderak argitzen saiatuko gara Izortze Martin EHUko irakasle eta Biocruceseko ikertzailearekin. Rantxoen munduan sartuko gaitu, gainera, David Romtvedt amerikar euskaldunduak.Azkenik, Pintxopotea egingo dugu Antton Telleriarekin.

07:00etatik 13:00etara izango da zabalik "Faktoria".

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia