Itxi

Faktoria

Astelehenean

Hauteskunde biharamuna, asteleheneko "Faktoria"n

Alderdietako ordezkariekin hitz egiteko aukera izango dugu goizean zehar. Horrez gain, 08:30ean, tertulia politikoa egingo dugu, Laura Mintegi, Iñaki Galdos eta Iker Riojarekin.

  • Hautes-mahai baten argazkia

    Hautes-mahai baten argakia

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen emaitzak aztertuko ditugu, asteleheneko "Faktoria" saioan. Goizean goiz, gure berriemaileekin konexioak egingo ditugu kaletik. Ondoren, goizean zehar, alderdietako ordezkariekin hitz egiteko aukera izango dugu.

08:30ean, tertulia politikoari irekiko diogu atea, Laura Mintegi, Iñaki Galdos eta Iker Rioja tertuliakideekin.

10:00etan hasiko da udako magazina, Gorka Otaegik gidatuta. 07:00etatik 13:00etara izango da zabalik "Faktoria".

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia