Faktoria
HARITZ ALBERDI
"Hondartzetako neurriak ondo daude, baina kaleetan ikaragarriak ari gara ikusten"
Maskararen erabilerari buelta bat eman behar zaiola eta serio hartu behar dela dio Haritz Alberdi Getariako alkateak. Hiru positibo konfirmatu berri dituzte herrian, baina lehendik ere bazuten kezka.
-
Haritz Alberdi Getariako alkatea
6:52 min
Koronabirusaren hedatzea eteteko, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak hondartzetan hartutako neurriak ontzat jo ditu Haritz Alberdi Getariako alkateak 'Faktoria'n, baina arrisku handiagoa ikusten du berak kalean: "Hondartzara begira geunden, baina kaleetan inork ez zuen maskararik erabiltzen, eta pilaketa handiak ari ziren gertatzen". Udala bere ekimenez hasi zen Kale Nagusian maskarak banatzen eta kartelak jartzen. Hain zuzen, Kale Nagusian dagoen taberna bateko langilea da azken orduotan herrian positibo eman duten hiru lagunetako bat, eta taberna itxita dago uneotan, desinfektatu bitartean.
Beste erkidego batzuetan, kalean eta segurtasun tarteari eusterik badagoenean ere, hasi dira herritarrak maskara erabiltzera derrigortzen, eta gurean ere beste hainbeste egitearen alde agertu da Alberdi: "Uste dut maskararen erabilerari hemen ere beste buelta bat eman behar zaiola. Badakigu hartu beharreko neurriak zeintzuk diren, arduraz jokatu dezagun".