Itxi

Faktoria

Miren Basaras

"Gizartearen lasaitasunak ekarri du Gipuzkoan kasuak berpiztea"

Miren Basaras mikrobiologoak, dena den, perspektiban jarri du oraingo egoera, eta martxoan baino hobeto prestatuta gaudela nabarmendu du.

  • Miren Basaras

    Miren Basaras

    21:24 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gipuzkoa da koronabirusari lotuta kezka iturri nagusia azken asteotan, eta Miren Basaras mikrobiologoak 'Faktoria'n nabarmendu duenez, pandemiaren hasiera lasai pasa izanak eta kasu gutxi eduki izanak ekarri du, hein batean hori: "gizartearen lasaitasunak ekarri du Gipuzkoan kasuen berpiztea". Izan ere, adierazi duenez, ez dugu ahaztu behar "birusa hemen dagoela eta hemen jarraituko duela, eta urtetan izango dela hori". Eta hori leku batetik bestera goazenean kontuan hartu behar dugula argi utzi nahi izan du Basarasek, birusa ekarri eta transmiti baitezakegu.

Dena dela, perspektiban jarri nahi izan du oraingo egoera, martxoan baino "hobeto prestatuta gaudelako", eta "fokuak eta positiboak arinago detektatzen" ditugulako. Hala ere, kezka badago, positibo guztiak eta asintomatikoak ez daitira detektatzen. Horregatik, gizarte osoari erantzukizunez jokatzeko deia eg dio,

Bestelade, musukoa erabiltzeko adin langan alde handia egon da lurralde batetik bestera. EAEn 6 urtetik gorakoek erabili behar dute, Nafarroan 12 urtetik gorakoek eta Ipar Euskal Herrian, berriz, 11 urtetik gorakoek. Erabaki horiek ez direla irizpide zientifikoetan oinarrituta hartu nabarmendu du, haurrek maskara jasan eta zuzen erabiltzeko duten ahalmenari buruzko ikuspegi ezberdinak eraginda dagoela, alegia.