Faktoria
AINHOA EPALZA
"Triste eta amorratuta jaso dugu berria; berriz ere kaltetuak haurrak dira"
Urtxintxaren udalekuetako koordinatzaile lanetan dabilen Ainhoa Epalzak dio familiak zerbitzurik gabe geratu direla egun batetik bestera. Espero du berriz ere udalekuak martxan jarri ahal izatea.
-
Haurrak udalekuan.
2:56 min
Irungo, Pasaiako eta Urnietako udal udalekuak kudeatzen ditu Urtxintxak, eta hirurak bertan behera geratu dira, Eusko Jaurlaritzak udalekuak aldi baterako ixteko hartu duen erabakiaren ondorioz. Ainhoa Epalza Urtxintxako kideak 'Faktoria'n esan duenez, hezitzaile eta zuzendariek "izugarrizko lana" egin dute, segurtasuna bermatzen ari ziren lanean, haurrak aisialdia euskaraz goza zezaten. "Egun batetik bestera berriz ere agerian utzi da ez dutela kontuan hartzen udalekuen atzetik dagoen lan guztia".