Faktoria magazina
KOOPERAZIOA EUSKAL HERRIAN
David Zurutuza futbolariaren altxorrak enkantean jarri ditu Mundukide Fundazioak
Uztailaren 28ra arte enkantean izango dira jokalariak 2017an Europa Liguen sartzeagatik jasotako erlojua, 17 zenbakidun bere kamiseta eta Realaren partida bat ikusteko VIP sarrerak, besteak beste.
-
David Zurutuza jokalariak bat egin du Mundukide Fundazioari laguntzeko enkantearekin.
18:16 min
Realeko jokalari izateari utzi eta hurrengo egunean hitz egin dugu David Zurutuzarekin Faktorian. Mundukide Fundazioak antolatutako enkantearekin bat egin du futbol jokalariak, fundazio honek martxan dituen elkartasun programekin bat eginez, beste batzuetan bezala. Eta beretzat oso preziatuak diren objektuak emateaz gain, Reala ikusteko sarrerak eta Anoeta ezagutzeko aukera ere eskaini du Zurutuzak.
Enkantean jarritako artikuluen artean, 2017an Europa Liguen sartzeagatik jasotako erlojua, sinatutako 17 zenbakidun kamiseta eta jokatutako azken partidako botak, Realaren partida bat ikusteko 2 sarrera VIP eta Zurutuzarekin batera Anoetako instalakuntzak eta partida bat ikusteko 4 gonbidapen daude.
Ebay Solidarioaren bitartez egingo da enkantea orri honetan, uztailaren 21etik 28ra bitartean.