Itxi

Faktoria

Lehen Arreta Arnasberritzen

'Itolarrian gaude. Agendan daukagu greba mugagabearen aukera'

Lehendik zetorren egoera COVIDak are gehiago okertu duela salatu du Lehen Arreta Arnasberritzen plataformak eta osasun etxe eta anbulategiak "kolapsoaren atari-atarian" daudela.

  • Lehen Arreta arnasberritzen plataformak deituta, iaz egindako protestaldi bat

    Lehen Arreta arnasberritzen plataformak deituta, iaz egindako protestaldi bat

    9:15 min
imagen player
imagen player
imagen player

Lehen Arreta Arnasberritzen plataforma greba mugagabea egiteko aukera aztertzen ari da euren aldarrikapenek bete gabe jarraitzen dutela gogoratu eta COVID-ak herrietako osasun zerbitzuak itolarrira eraman dituela salatzeko. 

Gontzal Martinez de La Hidalga Basurtoko osasun-etxeko mediku-pediatrak "Faktoria"n salatu duenez, udaldiko ordezkapenik ez da egin eta profesionalei lana bikoiztu eta hirukoiztu egin zaie.

Joan den urtean egindako hiru lanuzteen egin ondoren Jaurlaritzarekin elkarrizketak izan direla onartu du baina "hitz hutsetan" geratu direla asmoak eta "profesional gehienek ikusi dituzten aldaketak okerrerako izan direla". Hori kontutan hartuta, "epe" motzean, lanuzte mugagabera jotzeko aukera ez du baztertu.