Itxi

Faktoria magazina

Maduixa Gorria

"Maduixa Gorria" artilezko maskara ekologikoak: babesgarriak eta transpiragarriak

Sandra Clivillek Ataungo Uztatxo-Garakoa baserrian egiten ditu artilezko musukoak. Babes sendoa ematen dute, ur tantarik ere ez da iragazten eta, era berean, transpiragarriak dira, naturala delako.

  • Sandra Clivillé artilezko musukoak egiten

    Sandra Clivillé artilezko musukoak egiten

    13:59 min
imagen player
imagen player
imagen player

Sandra Clivillek "Maduixa gorria" markapean artilezko produktuak egiten ditu (oinetakoak, soinekoak, jakak, poltsak...) eta orain musukoak egiten ere ari da. Lan asko latxa ardien artilearekin egiten duen arren (bere helburuetako bat latxa ardiaren artileari irtenbidea ematea delako) musukoak merino artilea erabiliz egiten ditu, goxoagoa delako. Eta gainera zeta eta kotoia ere nahasten dizkie.

Artilea naturala denez, transpiragarriak dira musuko hauek baina babes sendoa eskeintzen dute. Gure aurrean egin du erakustaldia Sandrak eta musukoa buruz behera urez beteta jarrita, ez da tanta bakar bat ere pasa beste aldera.

Artilezkoa izatean beroegiak izango direla pentsatzen dutenei, Sandra Clivillek esan die termoerregulatzailea dela artilea.