Itxi

Faktoria magazina

Baserri Events

Baserri dotore batean ezkondu nahi?

Landa eremuko parajeetan ospakizunak antolatzen dituen Baserri Events ezagutu dugu Udako Faktorian.

  • Baserri Events

    Baserri Events

    16:16 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bertako ohituren eta kanpoko joeren uztartzetik jaio da Baserri Events proiektua. Patxi Ruiz de Samaniego bultzatzaileak azaldu digu "baserri, txakolindegi, landetxe eta gisakoetan antolatuko” dituztela ospakizunak; "tokien berezko jarduera errespetatu ahal izateko, urtean gehienera, bost ospakizun eraikin bakoitzeko".

Gastronomia, dekorazioa eta ikus-entzunezkoa zainduko dituzte bereziki. Azken alor honetan, "ohiko ezkontza erreportaietatik aldendu eta istorio berri bat” kontatuko dute ekitaldietan oinarrituta,"Faktoria" saioan kontatu digunez.