Itxi

Faktoria magazina

Laudioko Zeramika

Laudioko Eiffel dorre ezkutua ezagutu du 'Faktoria'k

Laudioko Zeramika lantegia ezagutu dugu. Iragana eta orainaren inguruko xehetasunak eman dizkigute Ainara Martinez Matia IOHLEEko kideak eta Felix Mugurutza Laudioko Udaleko kultura ondare teknikariak

  • Laudioko Zeramika Lantegian izan da 'Faktoria', Ainara Martinez Matia eta Felix Mugurutzarekin

    Laudioko Zeramika Lantegian izan da 'Faktoria', Ainara Martinez Matia eta Felix Mugurutzarekin

    21:56 min
imagen player
imagen player
imagen player

'Faktoria' saioa Laudioko Zeramika lantegian izan da. Eraikina berrituta dagoen arren, garai bateko lantegia nolakoa zen ikus daiteke oraindik ere. Ainara Martinez Matia Industri Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkarteko kidea eta Felix Mugurutza Laudioko Udaleko kultura ondareaz arduratzen den teknikariaren gidaritzapean ezagutu dugu Laudion dagoen altxorra.