Faktoria magazina
Izortze Santin ikertzailea
"Ikusteko dago Errusiako txertoa handik kanpo komertzializatuko den ala ez"
Izortze Santin Biogurutzetako ikerlatzaile eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslearen arabera, alde zientifikotik oso datu gutxi ditu argitaratuta Errusiak.
-
Txertoa
16:21 min
Koronabirusari aurre egiteko erabakiei lotutako azken albisteetako bat da Galiziako Xuntak kalean eta terrazetan tabakoa eta zigarro elektronikoa erretzea debekatu du argudiatuz keak edota lurrunak koronabirusa hedatu dezaketela. Izortze Santin Biogurutzetako ikerlatzaile eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak "Faktoria"n azaldu digu Espainiako pneumologia elkarteak emandako gomendioa hartu dutela oinarri gisa, eta hori ziurtatzen duen ikerketa zientzifikorik ez dagoen arren, "logikak baietz" dioela nabarmendu du. "Ez da ikertu kean partikula birikoak egon daitezkeen ala ez; beraz, ez dago ebidentzia zientifikorik, baina susmoa badago".
Koronabirusaren kontrako txertoa lortzeko lehian, Errusiak lehen urratsa egin zuela iragarri zuen arren, Santinek azpimarratu du alde zientifikotik oso datu gutxi dituztela argitaratuta. 2. fase klinikoaren emaitzen berri eman dute, baina "3. faseko datuak izan gabe zaila da jakitea eraginkorra eta segurua den". Txertoa erregistratu duten arren, Moderna enpresa eta Oxfordeko unibertsitatea baino aurrerago ez dagoela esan digu. Edonola ere, 3. fasearen hasiera txertaketa masibo batekin konbinatu nahi dute, eta Biogurutzetako ikertzailearen arabera, hori nazioarte mailan ezin da egin. Hori bai, Errusiako gobernuak baimena emanez gero, han egin dezakete. "Ikusteko dago Errusiatik kanpo komertzializatuko den", dio.
Gipuzkoa eta Bizkaiko ostalarien elkarteak Euskadiko auzitegi nagusian lokalen gaueko ordutegiaren murrizketari aurkeztutako errekurtsoari lotuta, EHUko irakasleak ulertzen du ostalarien erabakia, baina "logikoa" deritzo ordutegia murrizteari, "ordu txikitan deshinibitzen garenez, segurtasun neurriak gutxiago betetzen ditugulako". Dena dela, egoera sanitarioa zaintzearekin batera, jendearen egoera ekonomikoa ere zaindu behar dela nabarmenu du, eta, horretarako, neurri murriztaileekin batera diru-laguntzak areagotu beharko liratekeela uste du.