Itxi

Faktoria

Zaldibargo hondamendia

Aitor Zulueta: "Aste honetan zerbait jakitea espero dugu"

Aitor Zulueta natur ondarearen zuzendariak dio lan zientifikoaren unea dela, eta gauzak ondo egitea dela inportanteena.

  • Zaldibarko zabortegian giza-hezur bat azaldu da

    Zaldibarko zabortegian giza-hezur bat azaldu da

    4:54 min
imagen player
imagen player
imagen player

Zaldibarko zabortegian, tibia hezurra topatu eta biharamonean, Aitor Zulueta Eusko Jaurlaritzako natur ondare zuzendariak azaldu duenez, hasieratik zuten hipotesia baieztatu da: bi langileak baskularen plataforma zegoen gunean geratu ziren lur azpian.

Aurrerantzean, modu kirurgikoan lan egingo dute erreskate taldeek, hau da, "makina txikiak erabiliz, gutxika eta kopuru txikiekin eta ondo zabalduz, eta kilo bakoitza aztertuz", adierazi du Zuluetak.

DNA frogen emaitzak noiz izango dituzten galdetuta, aste honetan zerbait jakitea espero dutela azaldu du, eta pazientzia eskatu die berriro ere familiei: "Lan zientifikoaren unea da. Denok jakin nahi dugu norena den hezurra, baina gauzak ondo egin behar dira".