Faktoria magazina
Iwer, Matesa
"Arkitektura oso zaindua dago Iruñeko Matesan; monumentaltasuna eman diote”
Ainara Martinez Matia Industri Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkarteko kidearen laguntzarekin ezagutu dugu Iruñeko Matesa 'Faktoria' saioan
-
Iruñeko Matesan egon da Faktoria
22:48 min
Iruñeko Matesari beste erabilera bat eman diotela ikusi dugu; "oso garrantzitsua da beste erabilera bat ematea, erabiltzen dena zaintzen eta mantentzen dugulako", Ainara Martinez Matia Industri Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkarteko kidearen arabera. Iwer izeneko eraikinaren barrura sartzeko aukera ere izan dugu; ondo ikus daiteke nolakoa zen lantegia garai batean ere. Eraikin handia da eta buelta osoa eman diogu Martinez Matiaren azalpenak jasotzen genituen bitartean.