Itxi

Faktoria

GARBIÑE ARANBURU

"Udazken beroa izango da; enpleguaren defentsan mobilizaziora joko dugu"

LAB sindikatuko idazkari nagusiak uste du aldi baterako erregulazioen araudiak enpresa handiei egiten diela mesede. Aranburuk dio enpleguari eusteko ez dagoela zertan soldatak murriztu.

  • Garbiñe Aranburu.

    Garbiñe Aranburu.

    24:41 min
imagen player
imagen player
imagen player

Garbiñe Aranburu LAB sindikatuko idazkari nagusiaren ustetan, enpresa handiak "beldurra eta mehatxuaren bidea" erabiltzen ari dira langileek murrizketa berriak onar ditzaten. Enpleguaren inguruko eztabaida bat galdegin du, "enplegu plan integral bat".

Hezkuntza arloan, ikasturte hasieraz ere hitz egin du 'Faktoria' saioan. Aranbururen arabera, "onartezina" da Eusko Jaurlaritzak borondaterik ez izatea hezkuntza komunitatearekin adosteko. Mobilizatzeko aukeraz beste sindikatuekin hitz egiten ari direla jakinarazi du: "Oso posible da ikasturte hasiera honetan mobilizazio berriak izatea".