Faktoria
BAKARTXO TEJERIA
"Alderdi guztien borondatea ez badago, gehiengo osoak bidea errazten dizu"
Urte politiko berriari begira, Eusko Legebiltzarreko presidenteak "errespetua eta moderazioa" eskatu die alderdiei.
-
Bakartxo Tejeria, artxiboko irudi batean.
6:52 min
Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakari izendatzeko bilkuraren atarian, 'Faktoria' saioan izan da Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea. Tejeriaren arabera, EAJk eta sozialistek gehiengo osoa izateak ez du esan nahi gainerako alderdiekin akordioetara ez denik iritsi behar, "are gehiago egoera honetan". Dioenez, borondatea behar da akordioetara heltzeko, alderdi guztien borondatea, baina halakorik ez badago, "gehiengo osoak bidea errazten dizu aurrera egiteko".