Itxi

Faktoria

COVID-19

"Garrantzitsua litzateke txertaketa masiboa; kontrakoak ondorio larriak lituzke"

Negazionista edo ukatiarren argudioak zientziarekin erantzun dituzte "Faktoria"n Miren Basaras mikrobiologoak, Ugo Mayor ikertzaileak eta Gorka Orive Farmazia Fakultateko irakasle eta doktoreak.

  • TXERTOA

    TXERTOA

    25:07 min
imagen player
imagen player
imagen player

Txertaketaren gaiak eragin du zeresana. Miren Basarasek bere kezka azaldu digu gaurko 'Faktoria'n. Txertaketaren kontrako mugimenduak indarra hartuko balu, horrek birusaren etetea asko zailduko lukeela esan digu, talde immunizazioa lortzea zailagoa litzatekeelako. Basarasen esanetan, merkatuan diren txerto guztiak dira seguruak; hori horrela, ez luke zentzurik txertoaren kontra azaltzeak.

Bada itxialdiak ezertarako balio izan ez zuela esaten duenik ere, bada, argudio hau ere goitik behera ukatu dute. Ugo Mayorrek azaldu du itxialdi hasieran ofizialki detektatutako kasuak mila inguru izan arren, kasu errealak 50.000 baino gehiago zirela; eta hori kontuan hartuta, nabarmena dela itxialdiko bi hilabeteetan kasuek behera egin zutela.

Maskararen erabilera erabat eraginkorra dela azaldu digute, batez ere leku itxietan. Gorka Orivek aitortu digu kalean bakarrik gaudenean maskara erabili behar izateak zalantzak eragin ditzakeela, baina ariketa pedagogiko interesgarria dela uste du.