Itxi

Faktoria

Ager Izagirre

"Bentadeseko irakasleen PCR proben emaitzen zain gaude urratsak erabakitzeko"

Mungiako alkateak zehaztu digu irakaslegoa ez den langileen artean izan direla positiboak, zuzendaritza taldea berrogeialdian dagoela eta testak egin dizkietela irakasle guztiei.

  • Ager Izagirre, Mungiako alkatea

    Ager Izagirre, Mungiako alkatea

    3:09 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ager Izagirre Mungiako alkateak lasaitasun mezua zabaldu nahi izan du eta, datuak eta Osasun agintarien informazioa eskuan, covid-19aren agerraldia "bideratzen ari dela" azpimarratu du 'Faktoria' saioan. Irailaren hasieratik 125 kutsatze atzeman dituzten herrian, horietako batzuk (ez du zehaztu zenbat) Bentades ikastetxe kontzertatuko langileen artean.

Horren berri jakin ondoren, zuzendaritza taldeak berrogeialdian jartzeko agindua jaso zuen eta irakasle guztiei PCR probak egin dizkiete, badaezpada. Emaitza horiek jakin arte, gaur abiatzekoa zen ikasturtea atzeratzea erabaki dute. Joan den hilaren hasieratik zabalik zen haurtzaindegia eta bi urteko gela, eta herriko gainontzeko ikastetxeak ere normaltasunez ari dira jardunean.