Itxi

Faktoria

Zinemaldia

'Oso kezkatuta ibili gara azkeneraino. Baina zinematik gozatu egingo dugu azkenean'

Joxan Fernandez zuzendaritzako kideak eta Begoña del Teso zine kritikariak, solasean, kontatu digute nolako zinemaldia den gaur zabalduko dena: 'Arraroa, segurua eta gozatzekoa'

  • Donostia, zinemaldirako prest

    Donostia, zinemaldirako prest

    25:56 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Arraroa, segurua eta gozatzeko moduko zinemaldia" izango da gaur hasiko dena. Joxan Fernandez Euskadiko Filmategiko zuzendari eta Zinemaldiko zuzendaritzako kideak kontatu digu benetan egon direla beldurtuta ekitaldi hau egin ahal izango ote zen, apirilean hartutako erabakia egokia ote zen. Baina, azkenean, lortu da Zinemaldia izatea, aretoak zabaldu, argiak itzali, eta zineaz gozatzea.

Zinea izango baita benetako protagonista aurten, izarren gainetik. Izango dira, halere, distiratsuak. Vigo Mortenseni, adibidez, betirako maitasun aitortza egin dio Begoña del Tesok.