Itxi

Faktoria

'Non dago Mikel?' dokumentala

'Egiari, zirrikitu bat'

Mikel Zabalzaren heriotzari buruzko kontakizun gordina eskaini die Amaia Merinok eta Miguel Angel Llamas 'Pitu'-k belaunaldi berriei. Memoriari eta aitortzari zirrikitu bat, zabalzatarrei.

  • Amaia Merino eta Miguel Angel Llamas 'Pitu', 'Non dago Mikel?' doumentaleko zuzendariak

    Amaia Merino eta Miguel Angel Llamas 'Pitu', 'Non dago Mikel?' doumentaleko zuzendariak

    13:44 min
imagen player
imagen player
imagen player

Besotako haur bat, bilobetako bat, besoetan duela erakusten du dokumentalak Garbiñe Garate, Mikel Zabalzaren ama. Egia jakinarazteko aurrean duten horma handiegia dela dio, 'goi estamentuek oso babestua daukatela'. 'Baina egongo da zirrikitu bat', amaitzen du. Eta zirrikitu hori ireki dela bezala sentitzen du orain zabalzatarren belaunaldi berriak. Belaunaldi berriek bere osaba torturatuta hil zutela jakiteko katea lotzen duela kontatu digu "Faktoria"n Lohizune Amatria ilobak eta horrek lagunduko duela 'memorian' eta 'agian, egunen batean, aitortzan'. Mikel Zabalzaren heriotzari buruzko kontakizun gordina eskaini die Amaia Merinok eta Miguel Angel Llamas 'Pitu'-k belaunaldi berriei, Non dago Mikel? dokumentalean. Gaur estreinatuko dute Donostiako Zinemaldiko "Zinemira" atalean.