Faktoria
Industria Itxiera - Aiaraldea
'Tubacexi esker bizi gara asko, orain kalean ez dago ezertarako gogorik'
Faktoria albistegia Aiaraldean izan da. TUBACEX multinazionalak eskualdeko 150 langileen kaleratzea iragarri ondoren, herritarren testiantzak eta Amurrio eta Laudioko alkateen iritziak bildu ditu.
-
Josune Irabien Amurrioko alkatea eta Ander Añibarro Laudioko alkatea, Faktorian
25:18 min
Ekonomian urte beltza izaten ari da: euskal industrian, eragin eta sona handiko hainbat enpresek kaleratzeak eta doikuntzak iragarri dituzte. Zerrenda luzea da: Gamesa, Tubacex, ITP, Alestis, Sidenor ... eta murrizketa horiek kalteak zuzenean jasaten ari diren herriak, dozenaka dira dagoeneko. Aiaraldean izan da gaur "Faktoria"ko unitate ibiltaria. TUBACEX multinazionalak, Amurrion eta Laudion hiru lantegi ditu eta 600 langile. 150 kaleratuko dituela iragarri du. 'Kolpe latza eskualdearenzat', Josune Irabien Amurrioko alkatearen hitzetan, herrian pisu handia baitu industria sektoreak. Kaleratzeen berri jaso zutenean 'albisteak harritu zituela' aitortu du Ander Añibarrok, Laudioko alkateak. Erakundeak lanean ari dira, enpresekin hitz egiten, beharrak aztertu eta egoera xamurtzeko. Arantxa Tapia sailburuarekin harremanetan dira, Legebiltzarrena lantaldea osatu nahi dute eta estrategia bateratua osatzen hasiak dira Amurrio eta Laudioko udaletan.
Bitartean, TUBACEXeko langileak zain daudela kontatu digute, 'negoziaketak hasi berri dira, 150 kaleratze horiek noiz gauzatuko diren' jakin nahi dute. Kemena badute baina, herrian somatzen da giro nahasia. Laudion eta Amurrion asko, 'TUBACEXi esker bizi direla' kontatu digute herritarrek, kalean orain ez dago kontsumo eta poz handietarako arrazoirik.