Itxi

Faktoria

Astelehenean

Baionako etxegabeak, "Faktoria"n

Lapurdiko hiriburura egingo du "Faktoria"ko unitate ibiltariak astelehenean. Etxerik gabekoen testigantzak jaso eta Pantxika Ibarburu Baionako harrera guneko buruarekin hitz egingo dugu.

  • Baionak argazki bat

    Baionak argazki bat

Baionako herriko etxeak hiriko karriketarako agindu dituen neurri sortak jomugan jarri ditu etxegabeak. Neurri diskriminatzailea dela salatu du oposizioak, eta hirigunea etxerik gabekoez garbitu nahi izatea leporatu diote udal taldeari.

Hala, Lapurdiko hiriburura egingo du "Faktoria"ko unitate ibiltariak astelehenean. Etxerik gabekoen testigantzak jasoko ditu Mikel Rotaetxek eta, besteak beste, Pantxika Ibarburu Baionako harrera guneko buruarekin hitz egingo du. 08:30etik aurrera izango da hori.

Solasaldian, Ibai Fernandez, Iraia Oiartzabal eta Iker Rioja elkartuko dira analisi mahaiaren bueltan.

Eguneko zutabeaz Amagoia Gurrutxaga arduratuko da.

10:00etan hasiko da magazina, Manu Etxezortuk gidatuta. Hasteko, Sopelan kirolaren baloreak sustatzeko antolatutako ikastaroa izango dugu hizpide. Gainera, Josu Goikoetxearen astelehen poetikoak izango ditugu, eta Juan Gabiri Fiare banka etikoko garapen eta estrategia zuzendaria elkarrizketatuko dugu. Bestalde, Nere Erkiaga tanatologoarekin hitz egingo dugu eta, segidan, Ismael Manterola arte irakaslearekin izango du Jon Artanok hitzordua. Sorginenek Gasteizen urtebete egin duela ere gogoratuko dugu 'Etxekonekoak' tartean, eta Kutxa Ekogunea espazioa ere zabalduko dugu.

07:00etatik 13:00etara izango da zabalik "Faktoria".

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia