Itxi

Faktoria

Asteartean

Ordutegi jarraituaren egokitasunaz, "Faktoria"n

Bergoi Madernaz plataformako kidea, Amelia Barquin Kultur arteko hezkuntzan aditua eta Gonzalo Larruzea ikuskaria izango ditugu. Ander Domblasek, berriz, Nafarroako kasua kontatuko du.

  • Ikasgela bateko irudia.

    Ikasgela bateko irudia. EFE

Osasun larrialdian gauden artean eskoletan ordutegi jarraitua ahalbidetu dadila eskatuz 10.000 sinadura batu ditu dagoeneko eskaera hori egiten ari den plataformak. Aukera horren kontra agertu dira, ordea, hezkuntza arloko hainbat aditu, argudio pedagokikoak eta gizarte arlokoak arrazoituta. Batzuei eta besteei egingo die lekua astearte honetako "Faktoria"k. 08:30etik aurrera entzungo ditugu Bergoi Madernaz plataformako kidea, Amelia Barquin Kultur arteko hezkuntzan aditua eta Gonzalo Larruzea ikuskaria. Ander Domblasek kontatuko du, berriz, Nafarroako Gobernutik nola bideratu zuten ordutegi jarraituaren esperientzia aitzindaria.

Eneko Etxeberria, Iñaki Galdos eta Begoña Sanzberro arituko dira, solasaldian, aktualitatearen analisia egiten. Julen Orbegozoren eta Adolfo Arejitaren sinadura eta iruzkinak osatuko dute saioa.

10:00etan hasiko da magazina, Manu Etxezortuk gidatuta. Hasteko, Ana Urkiza elkarrizketatuko dugu, Eusko Ikaskuntzaren lehendakari berria. Jarraian, gure ekonomialariak izango ditugu, Aloña Martiarena eta Jon Bernat, pandemiak eragindako krisian aurrezteaz eta urreaz hizketan. Ondoren, AEBetako hauteskundeak euskaldunen begiekin ikusten ahaleginduko gara Prudentzio Oiarbiderekin (Wisconsinen psikologo soziala da bera). Lekunberri Bizikleta parkea ere ezagutuko dugu, baita Ezkerraldeko Slow dendak ere. Azkenik, Edorta Unamunorekin Urdaibai Bird Centerrera joko dugu, txepetxaz hitz egiteko. 

07:00etatik 13:00etara izango da zabalik "Faktoria".

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia