Faktoria magazina
Zientziaren tartea
"10 bider hilkorragoa da COVID-19a gripea baino"
Eneko Axpek IFR indizeaz esan du koronabirusaz infektatzen diren 100 pertsonatik 1 hiltzen dela estatu espainiarrean. Obesitateak COVID-19an duen eraginaz egindako ikerketa baten berri eman dugu.
-
Termometro baten irudia
17:40 min
"10 bider hilkorragoa da COVID-19a gripea baino". Datu hori nabarmendu nahi izan du "Faktoria"n Eneko Axpe zientzialariak. IFR edo koronaburisarekin infektatzen direnetatik zenbat hiltzen diren adierazten duen indizeaz aritu da San Franziskon bizi den zientzialaria, eta azpimarratu duenez, indize hori AEBn % 0,7ko da eta Espainian, berriz, % 1ekoa. Gripearena, berriz, % 0,1ekoa da. Beraz, COVID-19aren hilkortasun tasa 6 eta 12 bider handiagoa da gripe arruntarena baino, adinarekin igotzen baita zenbateko hori.
Era berean, Uxune Martinezek Nafarroako Osasun Publikoaren institutuak egindako ikerketa baten berri eman digu: obesitateak eragin zuzena du koronabirusa pairatzerako orduan. Horrelako ikerketa bat egiten den lehen aldia da, eta 24-39 urte bitarteko pertsonak izan dituzte ardatz. Hauexek dira ondorioak: obesitatea izanez gero, batez ere morbidoa, koronabirusa izateko aukera gehiago ditugu, bai kalte larriak pairatzeko, bai ingresatzeko, bai, behin ingresatuta, ZIUn bukatzeko. gainera, obesitate morbidoa izanez gero, gazteetan du arrisku handiagoa.