Faktoria
Nagusien eguna
'Metrotan ez... zentimetrotan neurtzen dugu jada bizitza'
Covid garaian 'kolpetik zahartu" direla diote Maria Luisa, Mari Cruz eta Maria Jesusek. Autonomia gutxiago duenari bizitzako plazer txikiak kentzea, "gehiago kentzea" dela diote.
-
nagusiak covid garaian
6:11 min
Nagusiek dituzten beharrez kontzientzia hartzeko nazioarteko eguna izaten da urriaren leheneneko hau munduan. Eta aurten, inoiz baino gehiago azpimarratzen zaigun beharra da hori. Hori da Nazio Batuen Erakundeak egun honetarako egin duen galdera: Pandemiek aldatu egiten ote duten adina eta zahartzeaz dugun kontzientzia eta kontzientziazioa. Galdera hori egin diegu Astigarragan Maria Luisa, Maria Cruz eta Maria Jesusi eta bat etorri dira: "Kolpean zahartu gara!". Eta autonomia galtzen ari denari, bizitza jada zentimetrotan neurtzen duenari, geratzen zaizkien plazer txikiak kentzea... "gehiago kentzea da"!